Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Nireblog/eu Bloga

Artxiboa: Uztaila 2006

10/07/2006 GMT 1

Nireblog iritsi da

eu @ 06:29

Hainbat buruhauste eta lan ondoren iritsi da Nireblog, Blogak sortzeko sistema erraza (beste bat).

Zer du Nireblogek berezia?

Hainbat hizkuntzatan sortu dezakezu Blogak. Momentuz euskaraz, gazteleraz eta portugesez egin dezakezu, baina zin dagizugu aurrerantzean "exotismoa" emango diogula Nireblogeri. Hizkuntza bakoitzak modu independetean funtzionatzen du eta atariko orrialde deserdina du. Guztien jarduna jarraitzeko Planet bat sortu dugu.

Kudeaketa sistema La coctelera zoragarrian dago oinarritua eta aukera asko eskaintzen ditu.

Nireblogen beste ezaugarrietako bat publizitatea sartu dezakezula da. Horretarako hainbat zona prestatu ditugu , eta zuk aukeratutakoan agertuko da publizitatea. Diru sarrera guztiak zuretzat izango dira, noski.

Nahi baduzu Bloga zure neurrira egin dezakezu Nireblogen. Horretarako laguntzaile bat duzu. Bertan, koloreak, letra, irudiak, etab. erabaki ahal izango dituzu. Alferra baldin bazara, lasai, 30 diseinuen artean ere hautatu ahal izango duzu zure Blogaren itxura.

Nireblogek inportazio eta esportazio aukerak ere ematen dizkizu. Blogger/Blogspot-etik erraz inportatu dezakezu zure Bloga eta esportatu nahi izanez gero, fitxategi batean gorde dezakezu Nireblogen jasotako informazio guztia (erantzunak eta guzti). Zure Blogeko edukiak zureak baitira.

Horretaz gain, euskarazko Blogek Zabaldu.com-eko botoia izango dute sarrera jakitera eman ahal izateko.

Edozein zalantza izanez gero, jarri gurekin harremanetan, gustura lagunduko zaitugu.

Orain, erabilgarria izan dadila espero dugu.

Blogatzera!

Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!